Translanguaging formakuntzaren bigarren saioa online izan zen. Eider Saragueta eta Eli Arocenak, gure edukiak lantzerakoan eman beharko liratekeen urratsak azaldu zizkiguten: erregistro akademikoaren identifikazioa, testuaren egitura orokorra, informazio konplexua deskonprimatzea, ideien lotura logikoa, erreferentziazko kateen jarraipena, zehaztasun lexikoa eta azkenik, interpretazioa. Aztertzen aritu ginen adibideak ikusteko egin klik hemen.