2023-10-31

Arimen gaua-Halloween ospatzeko Ondarroa BHIn bi ekintza antolatu ziren: alde batetik, urriaren 31an, goizean goiz hasi zen “performance” edo antzerkia eta beste alde batetik, Halloween ate dotoreenaren lehiaketa. 

DBH1ko ikasleek, Nerea Lorenzoren gidaritzapean aurrera eraman zuten “performance” ak, sarreratik pasatzen ziren ikaskide eta irakasleen arimak aztindu zituen, ondorengo bideo eta argazkietan ikus daitekeen bezala. Atsedenaldian, lehenengo batxilergoko ikasleak Ainhoa Meabe eta Asun Azpiazuk zuzenduta antzerkiari jarraipena ematen aritu ziren. Irakasgai ezberdinetan gai honen inguruko kulturartekotasuna landu zuten, kultura anglosaxoia eta euskalduna, besteak beste. Zorionak egin zenuten lan zoragarriarengatik:

Bestalde, DBHko gela guztiak, aste betez, tutoretzako orduetan Halloween egunerako atea apaintzen aritu ziren. Emaitza ikusgarriak hemen dituzue. Denek irabazteko moduko ateak izan zituzten arren, formulario bidez emandako guraso, irakasle, batxilergoko eta lanbide heziketako boto gehien jaso zituzten taldeak DBH4DC eta Gela Egonkorrekoak izan ziren. Zorionak guztioi!!