2029ko urriaren 6an DBH3ko ikasleak Ondarroako kofradian egon ziren. Gotzon Iparragirrek Kofradiaren kokapenaren zergatia eta denboran zehar izandako leku aldaketak azaldu zituen. Isaura Piñeirok Ondarruko arrain salmentaren ezaugarri berritzaileen argibideak eman zituen. Eta azkenik, Esti Arriagak alde batetik, arrantza mota ezberdinen berezitasunak eta beste alde batetik, Saturraraneko kartzelaren historiaren nondik norakoak zehaztu zituen. Eskerrik asko hirurei eta baita, jarduera honetan parte hartu zuten ikasle eta irakasleei.