2023-12-05

2023 ko abenduaren 5ean, asteburu luzearen aurretik, institutoan Euskararen Eguna ospatu genuen. Hainbat ekintza burutu genituen: besteak beste, hausnarketa eragin zigun eskutitzaren irakurketa, “hitz kuttunaren” aukeraketa, euskara maiteari mezu hunkigarria ere idatzi genion, euskal abestiekin bingoan jolastu genuen, irrintzi lehiaketa ere izan genuen (ikasle batzuen saiakera estimagarria izan zen) eta sari banaketaren ostean erromeria eta boluarekin eman  genion bukaera goizari. 

Elkarrekin igarotako orduak atseginak eta gozagarriak izan zirelakoan gaude. Datorren urtean ere ekintza gehiago izatea eta lagunartean ondo pasatzea espero dugu. Mila esker ikasle, irakasle eta parte hartu zenuten guztioi eta jarrai dezagun geure euskara maitea erabiltzen !